Gaurkoan orain dela aste batzuk Gasteizko Florida zinemetan ikusi nuen filma bat ekarriko dizuet, Katmandú: Un espejo en el cielo. Web-orrialde honetan filmari buruzko sinopsia eta informazio gehiago aurkituko duzue.
Iciar Bollain-en filma hau hezkuntzarekin estuki loturik dago, munduko hezkuntza eredu ezberdinak erakusten digu, Katmandú-koa hain zuzen ere.
Bertako hezkuntzaren egoera izugarri latza da, hezkuntza gutxiengoen eskubide bat da. Gizarteak hain dauka barneratuta familiaren egoera ekonomikoak bakoitzaren etorkizuna baldintzatzen duela, txaboletan bizi diren umeak lan egitera behartuta daude eskolara joan ordez, familia aurrera eraman ahal izateko. Are gehiago, ume horien nortasuna erabat suntsiturik dago, eta inongo giza eskubiderik gabe jaiotzen dira. Benetan hunkitu zitzaidana neska batek bere egoeragatik izena galtzen eta ahazten duela izan zen.
Errealitate horren aurrean irakasleak proiektu pedagogiko bat aurrera eramaten du txaboletako umeekin, ONG-en laguntzei ezker. Proiektu hori konduktismoan oinarritzen da, helburu batekin: umen haien nortasuna eraikitzea eta autonomoak izatera haien etorkizuna aukeratzeko orduan.
Izugarria da irakasle batek duen gaitasuna errealitatea aldatzeko, etorkizun hobeagoa bat lortzeko. Filmak hori lortzeko irakasle batek hartzen duen papera erakusten du, eskolatik kanpo eta barruan. Bide zaila eta oztopoz betea izan arren, umeak heztearen eta zaintzearen aberasgarritasuna ikustera eramaten gaitu.
Ainhoa, Iciar Bollainen filma bat "saldu" didazu. Ahal dudanean ikusiko dut.
ResponderEliminarZure iruzkinari dagokionenan zehaztapen bat egin behar; didaktikaren eta curriculumaren ikuspegia osorik aldenduta duzu hori idaztean. Horretan ahalegindu behar zenuke, horrek ere irakasle hobea izatean lagunduko dizu-eta.