martes, 20 de marzo de 2012

IKASTEKO JAIOAK



Benetan interesgarria iruditzen zaigun bideo bat utziko dizuegu oraingoan. 

Nik bideo hau ikusi ondoren sortu zaidan barne-hausnarketatik hiru hitz-gako aipatu nahi nituzke: kuriositatea, jolasa eta nerabezaroa. Uste ala ez, jakin ezazuela, beraien arteko lotura handia dela oso, eta ziurrena, bideoa ikusi ondoren ulertuko duzue zergaitik. 

Kuriositatea berez haurrek txikitatik daukaten zerbait da, baina ez diegu hau garatzen uzten. Umeei, behin eta berriz “bronka” botatzen zaie gauzak ukitu, hartu, bota... egiten dutenean, eta geldirik daudenean aldiz, oso ongi ari direla esaten diegu. Noizbait, planteatu beharko genuke, umeek behar dutena hori dela, beraien kuriositatea ase, gauza berriak ikas dezaten. Bestela, gutako askori bezala gertatuko zaie, bideo hau ikusi behar izango dutela konturatzeko gure sortzeko eta ikasteko gaitasuna ez duela mugarik; ez baidigute utzi hori horrela denik frogatzen, eta zenbait ikasketaren bidez frogatu behar izan dutelako. 

Kuriositate horretatik jaiotzen da jolasa. Honi dagokionez, bideoan agertzen den esaldi bat azpimarratu nahi nuke: “hemos evolucionado para aprender mirando las cosas desde distintas perspectivas, y conectándolas; y eso se hace mediante el juego.” Beraz, umeak (seme-alabak, ikasleak edo dena delakoak) hezterakoan, kontuan izan behar dugu, jolasa, ikasteko beste era bat dela; eta askotan, beste batzuk baino askoz ere eraginkorragoa. Bideoan dioten moduan “un juego nunca es sólo un juego”. Hala ere, nabarmendu nezakeen, haurrentzako imitazioa jolasen barruan sartzen dela askotan (beti ez bada), eta beraz, hemendik ere zenbait gauza ikasi eta bereganatzen dituztela. Ondorioz, eta helduok garenez gehienetan imitatzen gaituzten horiek, kontuan hartu beharreko zerbait dela uste dut. 

Guk hezi ditugun haur horietatik nerabeak sortuko dira, eta bideoan, nahiko ongi definitzen dute nerabezaroa: “el momento en el que las nuevas generaciones generan nuevas formas de ser y pensar que garantizan nuestra supervivencia”. Esan beharrik ez dago, segun nola hezten ditugun umeak, etorkizunean ondorio batzuk ekarriko dituztela; hau da, modu batean edo bestean jokatuko dutela ume garaian izan duten heziketatik abiatuz. Hau azaltzen duen beste esaldi bat aipatzen dute bideoan “Si permitimos que su curiosidad natural surja desde la infancia, los adolescentes estarán deseosos de aprender y conquistar cimas inexploradas del pensamiento”. 

Beraz, eta gauza bakoitza hurrengoarekin lotuz, argi utzi nahi nuke garrantzi bera daukatela kuriositatea eta jolasa ume garaian sustatzeak, eta erabaki horrek ekar ditzazkeen ondorioak. 

Bukatzeko, bideoan agertzen diren eta nire arreta deitu duten zenbait esaldi aipatu nahi nituzke, zuek ere, horien inguruan hausnartu ahal izateko.

  • “La escuela tenía menos que ver por la pasión por aprender y más que ver con las calificaciones y loas buenas notas”

  • “Si no hubiesemos desarrollado este impulso de hacer las cosas de manera diferente, jamás habríamos llegado tan lejos”.

  • “Dejemos de tratar de vivir de una manera perfectamente contraria a la forma en la que estamos programados”

* Hala ere, bukatu baino lehen, bideoan agertzen den “akats bat” (edo gaizki-ulertua izan daitekeena) aipatu nahi nuke gaizki-ulerturik egon ez daitezen. Bertan diote Albert Einstein-ek 15 urte zituela eskolatik joan zela eta ez zela gehiago bueltatu. Egia da eskolara ez zela bueltatu, baina unibertsitateko titulua lortu zuela esan beharra dago. Besterik gabe, gauzak argi geldi daitezen.


1 comentario:

  1. Eskerrik asko, Jaione.
    Uste izan dut horrelako bideo guztiak ezagutzen izan ditudala eta han agertu zara zu hori hala ez dela erakusten.
    Orain ez dut astirik serie osoa ikusteko; zorko gelditu beharko!
    ____
    Aurrez-aurreko ohar bat ahal denean

    ResponderEliminar

partxis4@gmail.com