Bai irakasle izateko prestatzen ari garenok, baita jadanik irakasle diren horiek, eta baita irakasle baten bila dabiltzaten horiek, argi izan behar dugu, eskolan haur txikiei gauzak irakasten dion pertsona hori, irakasle baino gehiago, hezitzaile bat dela; eta gehienbat Haur Hezkuntzan. Izan ere, irakasle batek hezkuntzaren garrantziaz eta eraginaz kontziente izateko prestakuntza soziologiko, psikologiko eta pedagogiko bat izan behar du materia desberdinen ezagutzaz gain. Beharrezkoak izan arren, irakasleak umearen garapenean eta nortasuna erakitzearen bide horretan, gidatzat ikusi behar du bere burua.
Bestetik, ezinbestekoa da umeen motibazioa etengabe mantentzea metodologia ezberdinak erabiliz. Gure ustez, esperientziek umearen garapenean izugarrizko eragina daukate; horregatik, berebiziko garrantzia du klasean iharduera interesgarriak lantzea teoria hutsa transmititzea baino. Umeen irudimena mugagabea da, beraz, esperimentatzen uztea komenigarria da haien sormena ez oztopatzeko. Baita ere, ariketak hautatzeko aukera eman behar zaie, umeek gustoko dituzten gaietan interes handiagoa azalduko baitute.
Amaitzeko, taldearen arteko komunikazioa sustatzeko irakasleak denbora hartu behar du bere ikasleekin hitz egiteko eta hausnartzeko klasean gertatzen denaz. Modu honetan, zenbaitetan gertatzen diren arazoei irtenbideak aurkituko dira, taldearen arteko harremanak sendotuz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
partxis4@gmail.com