domingo, 4 de marzo de 2012

Blog hezigarria


Gune hau oso interesgarria iruditzen zaigu Haur Hezkuntzaren inguruko ideiak edo esperientziak beste batzuekin (irakasleak, gurasoak...) elkartrukatzeko. Gai ezberdinei buruz hitz egiten da, eta baita informazioa eman ere. Bestalde esan beharra dago, heziketa maila ezberdinen arabera antolaturik dagoela, Haur Hezkuntzatik hasita Etengabeko Hezkuntzaraino jarraiturik.


Esate baterako, orrialde honetan, ipuinek zer eskaintzen duten eta hauen aldaketa nolakoa izan den teknologia berrien ondorioz aipatzen da. Nahiz eta slideshare-a ere gazteleraz egon ("Alfabetizar en la cultura digital"), alfabetatze digitala zer den eta gaur egun haurrekin nolakoa izan daiteken edo nola landu daiteken azaltzen du. Gainera, hitz batzuen esanahiak ageri zaizkigu laguntza moduan. Eta amaitzeko, gai honetatik ateratako ondorioak eransten dira.


Beraz, oso osatua dagoela uste dugu, eta baliagarria izan daiteke haurrak dituen edonorentzat.

1 comentario:

  1. Aurrekoak baino itxurusoago bai.
    Ohar tekniko batzuk lehenen:
    * "Jaione Vikuña eta Vanessa Pelaez" etiketa bat sortu duzue, "Jaione Vicuña" eta "Vanessa Pelaez" etiketak sortu beharrean.
    * Denok egin ez baduzue lana, ez izenpetu denok. Honek lagun baten lana ematen du, ez gehiago (nahiz eta beste batekin egon)
    * Estekak ipintzeko modu egokiaren oso adibide onak dituzue zuek estekatu duzuen bigarren orrian; horrela egin behar da.

    Edukiaz:
    * Gehiago arakatu behar duzue, gehiago irakurri, gehiago ikertu eta jolastu eta sakonago komentatu. Argi dago interfacearen zerbait euskaraz egon arren, estekatu duzuen lehenengo orria ere erdarazkoa dela (beraz erdarazko baliabideak egongo dira).

    Zorionak, toki interesgarria aurkitu duzue. LHra begira dago gehienbat; interesatuz gero, aurkitu ea non dagoen HH (EI).

    ResponderEliminar

partxis4@gmail.com