lunes, 28 de mayo de 2012

"FAMILIAK ETA ESKOLA BATERATZEKO BLOG-A"

Eguerdi on,
oraintxe, artikulu bat pasa didate eta niri interesgarria iruditu zaidan aldetik, hemen ipintzea bururatu zait. Mallorca-ko eskola batean irakasle batek hartu duen erabaki baten berri ematen dute. Hots, irakasle honek, blog bat sortu du bere ikasleeak motibatzeko ez ezik, gurasoek beraien seme-alabek egiten dutenaren berri izan dezaten. Egia da, eskola askotan, ikasleak egiten dituzten proiektuen berri ematen dela oharren bidez, baina, gaur egun teknologiek daukaten garrantziarekin oso ideia ona iruditzen zait blog bat sortzearena. Gainera, blog honen bidez, gurasoek oharren bidez jasotzen duten baino informazio askoz gehiago lortuko dute, eta ikasleak motibatuagoak egonogo dira. Motibagarritasun hau bi aldeetatik etorriko da; alde batetik, teknologia berriekin aritzea gustuko dutelako, eta bestetik, gurasoen inplikazioa ikusiko dutelako bai irakaslearekin eta baita beraiek egiten dutenarekin ere.
Proposamen honen berri eta ezaugarri guztiak artikulu honetan dituzue.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan,
agur bat.