Eguerdi on,
oraintxe, artikulu bat pasa didate eta niri interesgarria iruditu zaidan aldetik, hemen ipintzea bururatu zait. Mallorca-ko eskola batean irakasle batek hartu duen erabaki baten berri ematen dute. Hots, irakasle honek, blog bat sortu du bere ikasleeak motibatzeko ez ezik, gurasoek beraien seme-alabek egiten dutenaren berri izan dezaten. Egia da, eskola askotan, ikasleak egiten dituzten proiektuen berri ematen dela oharren bidez, baina, gaur egun teknologiek daukaten garrantziarekin oso ideia ona iruditzen zait blog bat sortzearena. Gainera, blog honen bidez, gurasoek oharren bidez jasotzen duten baino informazio askoz gehiago lortuko dute, eta ikasleak motibatuagoak egonogo dira. Motibagarritasun hau bi aldeetatik etorriko da; alde batetik, teknologia berriekin aritzea gustuko dutelako, eta bestetik, gurasoen inplikazioa ikusiko dutelako bai irakaslearekin eta baita beraiek egiten dutenarekin ere.
Proposamen honen berri eta ezaugarri guztiak artikulu honetan dituzue.
Interesgarria irudituko zaizuelakoan,
agur bat.
lunes, 28 de mayo de 2012
miércoles, 2 de mayo de 2012
jueves, 19 de abril de 2012
EBALUAZIOA (KONSTRUKTIBISMOAREN IKUSPEGITIK)
Guri, konstruktibisoaren ikuspegitik ebaluazioa aztertzea egokitu zaigu. Horretarako, txostenaz gain, poster bat egin dugu, eta hemen uzten dizuegu zuek ikus dezazuten.
miércoles, 18 de abril de 2012
3-4 urte, Ttantto
Ttantto, Jakintza bezala, hainbat zentroek erabiltzen duten Urtxintxako programa da. Unitate bakoitzean, jarduera bakoitzeko zer, zertarako eta nola landu azaltzen du, irakasleari bere erabakiak hartzeko, bere egoerari egokitutako jarduera aukera eta egokitzapenak egiteko nahiko informazio eskainiz. Horrela, irakaslea materialaren menpe egon ordez, bere helburu pedagogikoei egoki erantzuteko tresna bezala erabiltzeko aukera izango du.
Web-orri honetan, 3-4 urte bitartekoentzat aproposa den proiektua ageri zaigu, Ttantto alegia. Hala ere, badaude beste adin batzuetarako aproposak direnak ere: Txirritx 4-5 urte bitarteko haurrentzat, eta Xango 5-6 urte dituztenentzako.
Proiektu honetako unitate didaktikoen antolaketaren ardatza, interesgune ezberdinen garapen tematikoa izango da, eta honen arabera ipuin bat hautatuz, moldatuz edo sortuz hasiko da. Gainera, Urtxintxa proiektuak gurasoekin harremana kontuan hartzen duela nabari da, hiruhilabeteko bakoitzari hasiera eman aurretik gelan landuko diren edukien berri emateko baitago pentsatuta.
Eranskin moduan, CD bat eskuratu dezakegu honi loturik. Hau, euskara hutsean dago eta interaktibo honen jardueren ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, ardatza gisa haurrari jolasak eragiten dion motibazioa baitu.
Azkenik, Ttantto gida deskargatzeko aukera dugu webgunearen azpiko aldean, non proiektuko edukiak zeintzuk diren, eta ezaugarriak eta helburu didaktikoak nolakoak diren azaltzen zaigu besteak beste. Unitateko bilakaera eta abestiak ere aurkitu ditzakegu honetan.
lunes, 16 de abril de 2012
Ikasteko baliabidea: Internet
Oraingoan, internet Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzeko baliabide egokia eta baliagarria izan daitekeela erakusteko, web-orri hau gomendatu nahi nuke:
Sartzerakoan, orrialde honek hainbat hizkuntzatan erabiltzeko aukera ematen digu, euskara barne. Hortaz aparte, zenbait ihardueretan aritu ahal gara: jokoak, euskulanak, ipuinak irakurtzea, ahozko eta idatzizko ulermena, zenbakiak idazten ikasi, letrak ikasi, fitxak hezigarriak egin, eta abar. Adinaren arabera sailkatuta daude, HH eta LH-ako umeentzako baliabideak dira, Haur Hezkuntzan lantzen diren gaitasunak garatzeko baliagarria izan daitekeenak.
Izan ere, Jokoetan klikatzerakoan hainbat gaitasun agertzen zaizkigu: Musika, Oroimena, Hizkuntza, Matematikak, Abileziak, Kreatibitatea eta Behaketa. Komenigarria da haurrek gaitasun hauek txikietatik indartzea, eta zer hobeto baino jolasen bidez. Gainera, gure inguruan gero eta garrantzitsuago eta ohikoago diren teknologia berriak erabiltzen ikasi behar dute, modu egoki batean.
viernes, 13 de abril de 2012
HAURRA ETA JOLASA
Web orrialde honetan hainbat artikulu interesgarri aurki ditzakegu, baina nik artikulu bakar bati egingo diot erreferentzia, haurra eta jolasa artikulua hain zuzen ere. Irene Txurrukak dioen bezala, denok dakigu jolasak oso garrantzitsuak direla, baina ez dakigu zergatik eta zenbateraino, horregatik aukeratu dut artikulu hau, jolasen ezaugarriaz aritzen delako. Jolas askeari berebiziko garrantzia ematen dio, hura baita umean esperimentatzeko tresnarik onenetarikoa. Esperimentatzean haurrak ikaste dute, ikusmenaz, ukimenaz, entzumenaz, dastamenaz baliatuz ikasten dute, eta euren irudimena garatzen dute. Irudimenarekin batera esan nahi nuke, haurrak hizkuntza, kultura, portaerak, ondo edo gaizki dagoenari buruzko ideiak islatzen dituztela, beraz, jolas sinbolikoen bidez haurrak oinarrizko balore batzuk lantzen dituzte. Egia da, jolas sinbolikoetan gure esku sartzea ez dela hain handia beste jolas motekin alderatuta, baina kontuan hartu behar dugu, umeek jolas hauetan errealitatearen, hobeto esanda, haien errealitatearen isla direla, hau da, zera ikusi hura ikasi, hortaz gure esku sartzea ez legoke jolasean bertan, baizik eta eguneroko bizitzan, hizkuntza, kultura eta balore batzuk transmititu nahi badiegu eta haiek erabiltzea gure egunerokoan sartu beharko genuke, haurren garapenean eragina izan dezan.
jueves, 12 de abril de 2012
HAUSNARKETARAKO IPUINTXO BAT
Oraingoan hausnarketa sakon bat egiteko balio egin digun ipuin bat aurkeztu nahi dizuegu:
MATEO, EL NIÑO PEQUEÑO.
Había una vez un niño que comenzó a ir a la escuela. Una mañana la maestra dijo: “Hoy vamos a hacer un dibujo”. “¡Qué bien!”, pensó el pequeño. Le gustaba mucho dibujar de todo: vacas, tigres, leones, barcos. Sacó su caja de lápices y empezó a dibujar, pero la maestra le interrumpió: “¡Esperen! Todavía no he dicho lo que vamos a dibujar. Hoy vamos a dibujar flores”. “¡Qué bien!”, pensó el niño. Le gustaba hacer flores, y comenzó a hacer algunas muy bellas con sus lápices violetas, naranjas y azules.
Pero la maestra intervino de nuevo: “¡Esperen un momento! Yo les enseñaré cómo se dibujan las flores”. Y tomando una tiza, pintó una flor roja con tallo verde. “Ahora”, añadió la maestra, “pueden comenzar”. El niño miró la flor de la pizarra y la comparó con las que él había pintado. Le gustaban más las suyas, pero guardó silencio. Volteó la hoja y dibujó una flor roja con un tallo verde.
Otro día la maestra dijo: “¡Hoy vamos a modelar con plastilina!”. “¡Qué bien!”, pensó el pequeño. Le gustaba la plastilina y podía hacer muchas cosas con ella: víboras hombres de nieve, ratones, carros, camiones. Empezó a estirar y amasar su bola de plastilina, pero al momento, la maestra interrumpió: “¡Esperen, aún no es tiempo de comenzar! Vamos a hacer un plato”. “¡Qué bien!”, pensó el pequeño. Le gustaba modelar platos y empezó a hacerlos de todas formas y tamaños. Entonces la maestra le detuvo de nuevo: “¡Esperen, yo les enseñaré cómo!”. Y les mostró cómo hacer un plato hondo. El pequeño miró el plato que había hecho la maestra, y luego los que él había modelado. Le gustaban más los suyos pero no dijo nada. Sólo moldeó otra vez la plastilina e hizo un plato hondo, como la maestra había indicado.
Muy pronto el pequeño aprendió a esperar a que le dijeran qué y cómo debía trabajar, y a hacer cosas iguales a las de la maestra. No volvió a hacer nada por sí solo.
Pasó el tiempo, y el niño y su familia se mudaron a otra ciudad, donde el pequeño tuvo que ir a otra escuela. El primer día de clase, la maestra dijo: “Hoy vamos a hacer un dibujo”. “¡Qué bien!”, pensó el pequeño, y esperó a que la maestra le dijera lo que había que hacer, pero ella no dijo nada. Sólo caminaba por el aula, mirando lo que hacían los niños. Cuando llegó a su lado le preguntó: “¿No quieres hacer un dibujo?”. “Sí”, contestó el pequeño, “pero ¿qué hay que hacer?”. “Puedes hacer lo que tú quieras”, dijo la maestra. “¿Con cualquier color?”, preguntó él. “¡Con cualquier color!”, le respondió la maestra. “Si todos hicieran el mismo dibujo y usaran los mismo colores, “¡cómo sabría yo lo que hizo cada cuál!”, añadió. El niño no contestó nada, y bajando la cabeza dibujó una flor roja con un tallo verde.
Helen Bucklelin.
Ipuin hau irakurri ondoren, inkontzienteki, bi kontuekin lotu dut: alde batetik, badirela egun batzuk klasean ikusi genuen Sir Ken Robinsonen bideoarekin, gehiago zehaztuz, berak esandako eta grabatuta gelditu zitzaidan "la educación mata la creatividad" esaldiarekin; eta bestetik, Didaktika Orokorra ikasgaian orain lantzen ari garen gaitasunen kontuarekin.
Ipuina irakurri eta aipatutako bideoa ikustearekin, uste dut argi gelditzen dela azpimarratutako esaldiarekin esan nahi dudana, beraz, gaitasunetan zentratuko naiz oraingoan. Irakasle izateko prestatzen ari garenoi, askotan irakasten digute ze gaitasun mota irakatsi ahal zaizkien haurrei, zenbat urterekin, ze modutan, zenbat denboraren (egunak, hilabeteak, trimestreak...) buruan eta abar, baina askotan ahazten zaigu kontuan hartu behar dugula umeek zenbait gaitasun gara dezaten, nolabaiteko askatasuna behar dutela.
Laburbilduz, eta ipuinak argi uzten duen moduan, haurrek beraien ahalmen sortzailea garatzeko, zenbaitetan, askatasunarekin lan egitea behar dute. Norbaiti erakusten baldin badiogu nola, noiz... egin behar den zer, umeak, erakutsi diogun hori, "erakutsi diogun momentuan eta moduan egin behar dela"rekin lotuko du, eta beraz, bere kreatibitatea mugatuko dugu; eta ahalmen hau da, haurrei zenbait gaitasun ikasteko eta garatzeko laguntza eskaintzen diena.

Arte eszenetikoak, umeen txokoa
Haurrak Arte Eszenikoen munduan murgiltzeko gero eta aukera gehiago ikus dezakegu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, web-gune honek Bilboko Kafe Antzokian egiten diren antzerki, musika eta dantza topaketei buruz berri ematen digu. Kurkuluxetan umeguneak txoko bat eskaini nahi du umeen munduan Arte Eszenikoak ezagutzeko eta lantzeko. Orain arte, ez zitzaien garrantzi eta balio handirik ematen antzerkiari, dantzari eta horrelako arloei, ez eskolan ez eskolatik kanpo. Gaur egun, berriz, gero eta gehiago aldarrikatzen dira. Gutxira arte bigarren mailako ikasketa zirenak gaur egun curriculumean sartutako daude.
Arte Eszenikoen bitartez trebetasun asko lantzen dira umeen garapenean: autoestima, bat-batekotasuna, irudimena, sormena, haurren dinamismoa, errespetua, bizikidetza, emozioak kontrolatzea, taldean lan egiteko konstantzia eta diziplina, publikoari "irekitzea" eta abar.
Hori lantzeko teknika asko erabiltzen dira, irakasleek antzerki taldeen laguntzarekin haurrekin landu ditzaketeenak, inprobisasio jolasak, mozorrotze eta makillaje lanketa, koreografia asmaketa, sketxen lanketa, gidoien azterketa eta asmakuntza, txontxongiloak eta antzerki beltza. Irakasle gehienek ez dira antzerkian adituak, baina antzerkiaren garratziaz kontziente izateaz gain, klasean horretan aritzeko bide asko daudela ohartu behar dira. Hona hemen antzerkia Haur Hezkuntzan egokitzeko blog bat. Bertan, antzerkiari buruz informazio baliagarria aurki dezakegu: antzerki saioak, haren onurak, esperientziak, adituen iritzia...
Hitz gutxitan, Arte Eszenikoak haurraren garapenean ezinbestekoak dira eta beharrezkoa da hezkuntzan egokitzeko bidea irekitzea, Haur Hezkuntzako Curriculumean hartzen duten papera pisu handia daukatelako, eremu guztiak lantzeko aukera emanez.
miércoles, 28 de marzo de 2012
JUERGAN KANTAK IKASTEKO GAITASUNA
ZER:
Juergan gaudelarik leku zehatz bateko abesti ohikoak ikasi.
NOLA/TESTUINGURUA:
Herri berri bateko pertsona-talde batean ("kuadrillan") sartu eta haien ohiturak jarraitu.
Interesa eta motibazioa izatea.
Beste ohiturekiko errespetua izan.
ZERTARAKO/HELBURUA:
Taldearen parte izatea eta ongi pasatzea.
Herri berri horretan integratu eta ezagutza desberdinak barneratu.
Kultur-aniztasuna landu.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK/ADIERAZLEAK:
Alde onei erreparatuz:
- Erraztasunez komunikatzeko gaitasuna izatea.

- Taldean onartua izatea eta taldekoek bertako bat bezala ikustea.
- Abesteko gaitasuna izan.
- Abestiak daraman dantza edo keinuak egiten jakitea.
- Beste guztiekin dantzatzen/abesten jakitea.
- Abestia letra, erritmo eta entonazio egokiaz kantatzea.
- Buruz abesteko gai izatea eta musika jarraitu gabe (a kapela) kantatzeko gai izatea.
- Abesten duzun bitartean ongi pasatzen eta festarekin jarraitzen jakitea.
Alde txarrei dagokienez:
- Besteekin harremanetan jartzeko interesik ez azaleraztea.
- Tolerantea ez izatea.
- Errespetuz ez jokatzea besteen ohituren aurrean.
- Motibazioa ez izatea.

martes, 20 de marzo de 2012
IKASTEKO JAIOAK
Benetan interesgarria iruditzen zaigun bideo bat utziko dizuegu oraingoan.
Nik bideo hau ikusi ondoren sortu zaidan barne-hausnarketatik hiru hitz-gako aipatu nahi nituzke: kuriositatea, jolasa eta nerabezaroa. Uste ala ez, jakin ezazuela, beraien arteko lotura handia dela oso, eta ziurrena, bideoa ikusi ondoren ulertuko duzue zergaitik.
Kuriositatea berez haurrek txikitatik daukaten zerbait da, baina ez diegu hau garatzen uzten. Umeei, behin eta berriz “bronka” botatzen zaie gauzak ukitu, hartu, bota... egiten dutenean, eta geldirik daudenean aldiz, oso ongi ari direla esaten diegu. Noizbait, planteatu beharko genuke, umeek behar dutena hori dela, beraien kuriositatea ase, gauza berriak ikas dezaten. Bestela, gutako askori bezala gertatuko zaie, bideo hau ikusi behar izango dutela konturatzeko gure sortzeko eta ikasteko gaitasuna ez duela mugarik; ez baidigute utzi hori horrela denik frogatzen, eta zenbait ikasketaren bidez frogatu behar izan dutelako.
Kuriositate horretatik jaiotzen da jolasa. Honi dagokionez, bideoan agertzen den esaldi bat azpimarratu nahi nuke: “hemos evolucionado para aprender mirando las cosas desde distintas perspectivas, y conectándolas; y eso se hace mediante el juego.” Beraz, umeak (seme-alabak, ikasleak edo dena delakoak) hezterakoan, kontuan izan behar dugu, jolasa, ikasteko beste era bat dela; eta askotan, beste batzuk baino askoz ere eraginkorragoa. Bideoan dioten moduan “un juego nunca es sólo un juego”. Hala ere, nabarmendu nezakeen, haurrentzako imitazioa jolasen barruan sartzen dela askotan (beti ez bada), eta beraz, hemendik ere zenbait gauza ikasi eta bereganatzen dituztela. Ondorioz, eta helduok garenez gehienetan imitatzen gaituzten horiek, kontuan hartu beharreko zerbait dela uste dut.
Guk hezi ditugun haur horietatik nerabeak sortuko dira, eta bideoan, nahiko ongi definitzen dute nerabezaroa: “el momento en el que las nuevas generaciones generan nuevas formas de ser y pensar que garantizan nuestra supervivencia”. Esan beharrik ez dago, segun nola hezten ditugun umeak, etorkizunean ondorio batzuk ekarriko dituztela; hau da, modu batean edo bestean jokatuko dutela ume garaian izan duten heziketatik abiatuz. Hau azaltzen duen beste esaldi bat aipatzen dute bideoan “Si permitimos que su curiosidad natural surja desde la infancia, los adolescentes estarán deseosos de aprender y conquistar cimas inexploradas del pensamiento”.
Beraz, eta gauza bakoitza hurrengoarekin lotuz, argi utzi nahi nuke garrantzi bera daukatela kuriositatea eta jolasa ume garaian sustatzeak, eta erabaki horrek ekar ditzazkeen ondorioak.
Bukatzeko, bideoan agertzen diren eta nire arreta deitu duten zenbait esaldi aipatu nahi nituzke, zuek ere, horien inguruan hausnartu ahal izateko.
- “La escuela tenía menos que ver por la pasión por aprender y más que ver con las calificaciones y loas buenas notas”
- “Si no hubiesemos desarrollado este impulso de hacer las cosas de manera diferente, jamás habríamos llegado tan lejos”.
- “Dejemos de tratar de vivir de una manera perfectamente contraria a la forma en la que estamos programados”
* Hala ere, bukatu baino lehen, bideoan agertzen den “akats bat” (edo gaizki-ulertua izan daitekeena) aipatu nahi nuke gaizki-ulerturik egon ez daitezen. Bertan diote Albert Einstein-ek 15 urte zituela eskolatik joan zela eta ez zela gehiago bueltatu. Egia da eskolara ez zela bueltatu, baina unibertsitateko titulua lortu zuela esan beharra dago. Besterik gabe, gauzak argi geldi daitezen.
lunes, 19 de marzo de 2012
Haurrak izan
Blog hau oso baliagarria dela uste dut, umearen inguruan gertatzen diren hainbat arloei buruz informatzen baitigu: emozioen hezkuntza (txiki-txikitatik bizitza emozionala eraikitzen doala fisikoaren antzera eta faktore ezberdinengatik ematen dela), marrazteak dituen onurak (marraztea ez da dibertitzeko edo entretenitzeko modu bat soilik, hezitzeko herramienta gisa ere da haurrentzako), Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara igarotzea (aldaketa handia dela irakaskuntzako metodologiari eta ikaskuntzari erreparatuz)... Esate baterako, Summerhill-i buruzko testu bat dago, non zer den azaltzen du lehenengo eta bideo batekin ikusi dezakegu ondoren. Hala ere, gaiak eskubian agertzen dira jakin nahi duguna errazago bilatu ahal izateko.
Gainera, ipuin bat agertzen da bideo baten bidez kontatzen dena, eta amaieran haurrekin egiteko ariketak azaltzen dira.
Hurrengo testu hau, orrialde berean eskubiko zutabean agertzen den olerkietako bat dugu, azken finean, haurraren heziketak bere nortasunean eragiten duela dio, hots, non edo nola hezitzen den halakoa izango da:
Si un niño vive en la crítica, aprende a criticar.
Si un niño vive en la hostilidad, aprende a pelear.
Si un niño vive en el ridículo, aprende a ser tímido.
Si un niño vive en la vergüenza, aprende a sentirse culpable.
Si un niño vive en la tolerancia, aprende a ser paciente.
Si un niño vive en el estímulo, aprende a confiar.
Si un niño vive en la alabanza, aprende a valorar.
Si un niño vive en la equidad, aprende a ser justo.
Si un niño vive en la seguridad, aprende a tener fe.
Si un niño vive en la aprobación, aprende a apreciarse.
Si un niño vive en la honradez, aprende la verdad.
Si un niño vive en la aceptación y en la amistad,
aprende a hallar el amor en el mundo.
lunes, 12 de marzo de 2012
HEZKUNTZA ETA HEZKIDETZA
Askotan entzun dugu gaur egungo Hezkuntza Sistema ez dela hezkidetzailea, horregatik hemen daukagun bideoan eskola parekide baten garrantziaz hitz egiten du. Hezkuntzak garrantzi handia du, batez ere gizarteari begira jartzen bagara, hezkuntza baita gizarteratzeko tresnarik indartsuena.
Edozein eskoletan ikusi ditzakegu sexu banaketak, gaur egungo sistema ez delako parekidea, sistema patriarkal baten menpe bizi gara, eta sistema honek hezkuntza baldintzatzen du, beraz sistema patriarkala bada, hezkuntza ere patriarkala izango da, eta hezten diren pertsonak jendarte ez parekide bat osatuko dute.

Hau guztia esanda, hezkuntza hezkidetzaile baten beharra azpimarratu nahi dut, baloreak aldatuz eta bestelako harremanak sortuz, generoaren araberako hierarkizazioari uko eginez.
jueves, 8 de marzo de 2012
Katmandú: Ispilu bat zeruan, eskola bat lurrean.
Gaurkoan orain dela aste batzuk Gasteizko Florida zinemetan ikusi nuen filma bat ekarriko dizuet, Katmandú: Un espejo en el cielo. Web-orrialde honetan filmari buruzko sinopsia eta informazio gehiago aurkituko duzue.
Iciar Bollain-en filma hau hezkuntzarekin estuki loturik dago, munduko hezkuntza eredu ezberdinak erakusten digu, Katmandú-koa hain zuzen ere.
Bertako hezkuntzaren egoera izugarri latza da, hezkuntza gutxiengoen eskubide bat da. Gizarteak hain dauka barneratuta familiaren egoera ekonomikoak bakoitzaren etorkizuna baldintzatzen duela, txaboletan bizi diren umeak lan egitera behartuta daude eskolara joan ordez, familia aurrera eraman ahal izateko. Are gehiago, ume horien nortasuna erabat suntsiturik dago, eta inongo giza eskubiderik gabe jaiotzen dira. Benetan hunkitu zitzaidana neska batek bere egoeragatik izena galtzen eta ahazten duela izan zen.
Errealitate horren aurrean irakasleak proiektu pedagogiko bat aurrera eramaten du txaboletako umeekin, ONG-en laguntzei ezker. Proiektu hori konduktismoan oinarritzen da, helburu batekin: umen haien nortasuna eraikitzea eta autonomoak izatera haien etorkizuna aukeratzeko orduan.
Izugarria da irakasle batek duen gaitasuna errealitatea aldatzeko, etorkizun hobeagoa bat lortzeko. Filmak hori lortzeko irakasle batek hartzen duen papera erakusten du, eskolatik kanpo eta barruan. Bide zaila eta oztopoz betea izan arren, umeak heztearen eta zaintzearen aberasgarritasuna ikustera eramaten gaitu.
martes, 6 de marzo de 2012
Gu irakasle garenean...
Bai irakasle izateko prestatzen ari garenok, baita jadanik irakasle diren horiek, eta baita irakasle baten bila dabiltzaten horiek, argi izan behar dugu, eskolan haur txikiei gauzak irakasten dion pertsona hori, irakasle baino gehiago, hezitzaile bat dela; eta gehienbat Haur Hezkuntzan. Izan ere, irakasle batek hezkuntzaren garrantziaz eta eraginaz kontziente izateko prestakuntza soziologiko, psikologiko eta pedagogiko bat izan behar du materia desberdinen ezagutzaz gain. Beharrezkoak izan arren, irakasleak umearen garapenean eta nortasuna erakitzearen bide horretan, gidatzat ikusi behar du bere burua.
Bestetik, ezinbestekoa da umeen motibazioa etengabe mantentzea metodologia ezberdinak erabiliz. Gure ustez, esperientziek umearen garapenean izugarrizko eragina daukate; horregatik, berebiziko garrantzia du klasean iharduera interesgarriak lantzea teoria hutsa transmititzea baino. Umeen irudimena mugagabea da, beraz, esperimentatzen uztea komenigarria da haien sormena ez oztopatzeko. Baita ere, ariketak hautatzeko aukera eman behar zaie, umeek gustoko dituzten gaietan interes handiagoa azalduko baitute.
Amaitzeko, taldearen arteko komunikazioa sustatzeko irakasleak denbora hartu behar du bere ikasleekin hitz egiteko eta hausnartzeko klasean gertatzen denaz. Modu honetan, zenbaitetan gertatzen diren arazoei irtenbideak aurkituko dira, taldearen arteko harremanak sendotuz.

domingo, 4 de marzo de 2012
Blog hezigarria
Gune hau oso interesgarria iruditzen zaigu Haur Hezkuntzaren inguruko ideiak edo esperientziak beste batzuekin (irakasleak, gurasoak...) elkartrukatzeko. Gai ezberdinei buruz hitz egiten da, eta baita informazioa eman ere. Bestalde esan beharra dago, heziketa maila ezberdinen arabera antolaturik dagoela, Haur Hezkuntzatik hasita Etengabeko Hezkuntzaraino jarraiturik.
Esate baterako, orrialde honetan, ipuinek zer eskaintzen duten eta hauen aldaketa nolakoa izan den teknologia berrien ondorioz aipatzen da. Nahiz eta slideshare-a ere gazteleraz egon ("Alfabetizar en la cultura digital"), alfabetatze digitala zer den eta gaur egun haurrekin nolakoa izan daiteken edo nola landu daiteken azaltzen du. Gainera, hitz batzuen esanahiak ageri zaizkigu laguntza moduan. Eta amaitzeko, gai honetatik ateratako ondorioak eransten dira.
Beraz, oso osatua dagoela uste dugu, eta baliagarria izan daiteke haurrak dituen edonorentzat.
martes, 28 de febrero de 2012
ZERA IKUSI, HURA EGIN
Helduok haurren eredua garenez gero, beraiek guk egindakoa imitatzen dute. Horregatik iruditu zaigu bideo hau jartzea interesgarria izango zela, gure jarrerak kontuan har ditzagun. Azpimarra genezake gainera, edozein gauza, nahiz eta txikia izan, izugarrizko garrantzia daukala beraiengan.
martes, 21 de febrero de 2012
KILOMETROAK 2012-ANDOAIN
Kilometroak aurten urriaren 7an ospatuko dira Andoainen, eta Ikastolen jaia dela eta, Ikastolen egiten duten lana nabarmendu nahi dugu. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Vanessaren ikastola) lan eta lan ari da festa ahalik eta hobekien atera dadin. Haien beharra zentrua handitzea da, horretarako beste eraikin bat egin nahi dute. Honetaz gain, beste helburu batzuk dituzte, lehenik eta behin Ikastolen mugimenduaz jendeari ohartaraztea eta zabaltzea da, euskal kultura indartzea, herritarren parte hartzea sustatzea besteak beste. Guzti hau gauzatzeko proiektu bat martxan daukate.
Aurtengo abestia egiteke dagoenez, 1990. urteko Andoaingo kilometroen bideoa hemen duzue.
Aurtengo abestia egiteke dagoenez, 1990. urteko Andoaingo kilometroen bideoa hemen duzue.
martes, 14 de febrero de 2012
BALIABIDE INTERESGARRIAK
Bideoa hau Reggio Emilia italiako herriaren eskolari buruzkoa da, eta bertan jarraitzen duten metodologia bereziagatik aukeratu dugu.Ikus daitekeenez, haurrak ikastearekin batera disfrutatzen dute eta gainera, nolabaiteko askatasuna nabarmentzen da.
Argazki hau Gara egunkaritik hartu dugu. Murrizketak, gure lanbidea izango den horretan ematen ari direlako aukeratu dugu. Argi dago, beraz, puri-purian dagoen gaia dela, eta guretzat oso garrantzitsua, hezkuntzaren kalitatea baldintzatuko baitu.
Guk aukeratutako webgunea Irrien Lagunen Klubekoa da. Bertan Euskal Herriko pailazorik ezagunenak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkigute. Hala nola, hezkuntzarako baliagarriak diren abestiak, bideoak, jolasak eta abar. Modu honetan, haurrek, ikastearekin batera, ondo pasatzen dute. Beraz, haurren hezkuntzarako interesgarria iruditu zaigulako aukeratu dugu. Gainera, webgune honen bitartez, haurrak beraien artean harremanetan jartzeko aukera daukate.
Bukatzeko, poema hau aukeratu dugu dokumentu moduan:
EDUCAR
Educar es lo mismo
que poner motor a una barca…
hay que medir, pesar, equilibrar…
… y poner todo en marcha.
Para eso,
uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino…
un poco de pirata…
un poco de poeta…
y un kilo y medio de paciencia
concentrada.
que poner motor a una barca…
hay que medir, pesar, equilibrar…
… y poner todo en marcha.
Para eso,
uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino…
un poco de pirata…
un poco de poeta…
y un kilo y medio de paciencia
concentrada.
Pero es consolador soñar
mientras uno trabaja,
que ese barco, ese niño
irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes,
hacia islas lejanas.
mientras uno trabaja,
que ese barco, ese niño
irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes,
hacia islas lejanas.
Soñar que cuando un día
esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá
nuestra bandera
enarbolada.
esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá
nuestra bandera
enarbolada.
Gabriel Celaya
Gure ustez, ez dugu ahaztu behar irakasle moduan zertan datzan gure lanbidea. Gainera, poema hau, edozein ikertzailek edo periodistak hezkuntza aztertu ondoren egin ditzakeen idatzia baino askoz sakonagoa da; eta beraz, pentsaraztea egiten digu haurraren bizitzan edukiko dugun garrantziaz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)