martes, 28 de febrero de 2012

ZERA IKUSI, HURA EGIN

Helduok haurren eredua garenez gero, beraiek guk egindakoa imitatzen dute. Horregatik iruditu zaigu bideo hau jartzea interesgarria izango zela, gure jarrerak kontuan har ditzagun. Azpimarra genezake gainera, edozein gauza, nahiz eta txikia izan, izugarrizko garrantzia daukala beraiengan.

martes, 21 de febrero de 2012

KILOMETROAK 2012-ANDOAIN

Kilometroak aurten urriaren 7an ospatuko dira Andoainen, eta Ikastolen jaia dela eta, Ikastolen egiten duten lana nabarmendu nahi dugu. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Vanessaren ikastola) lan eta lan ari da festa ahalik eta hobekien atera dadin. Haien beharra zentrua handitzea da, horretarako beste eraikin bat egin nahi dute. Honetaz gain, beste helburu batzuk dituzte, lehenik eta behin Ikastolen mugimenduaz jendeari ohartaraztea eta zabaltzea da, euskal kultura indartzea, herritarren parte hartzea sustatzea besteak beste. Guzti hau gauzatzeko proiektu bat martxan daukate.

Aurtengo abestia egiteke dagoenez, 1990. urteko Andoaingo kilometroen bideoa hemen duzue.

martes, 14 de febrero de 2012

BALIABIDE INTERESGARRIAK




 Bideoa hau Reggio Emilia italiako herriaren eskolari buruzkoa da, eta bertan jarraitzen duten metodologia bereziagatik aukeratu dugu.Ikus daitekeenez, haurrak ikastearekin batera disfrutatzen dute eta gainera, nolabaiteko askatasuna nabarmentzen da.


Argazki hau Gara egunkaritik hartu dugu. Murrizketak, gure lanbidea izango den horretan ematen ari direlako aukeratu dugu. Argi dago, beraz, puri-purian dagoen gaia dela, eta guretzat oso garrantzitsua, hezkuntzaren kalitatea baldintzatuko baitu.

Guk aukeratutako webgunea Irrien Lagunen Klubekoa da. Bertan Euskal Herriko pailazorik ezagunenak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkigute. Hala nola, hezkuntzarako baliagarriak diren abestiak, bideoak, jolasak eta abar. Modu honetan, haurrek, ikastearekin batera, ondo pasatzen dute. Beraz, haurren hezkuntzarako interesgarria iruditu zaigulako aukeratu dugu. Gainera, webgune honen bitartez, haurrak beraien artean harremanetan jartzeko aukera daukate.

Bukatzeko, poema hau aukeratu dugu dokumentu moduan:

EDUCAR
Educar es lo mismo
que poner motor a una barca…
hay que medir, pesar, equilibrar…
… y poner todo en marcha.
Para eso,
uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino…
un poco de pirata…
un poco de poeta…
y un kilo y medio de paciencia
concentrada.
Pero es consolador soñar
mientras uno trabaja,
que ese barco, ese niño
irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes,
hacia islas lejanas.
Soñar que cuando un día
esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá
nuestra bandera
enarbolada.

Gabriel Celaya

Gure ustez, ez dugu ahaztu behar irakasle moduan zertan datzan gure lanbidea. Gainera, poema hau, edozein ikertzailek edo periodistak hezkuntza aztertu ondoren egin ditzakeen idatzia baino askoz sakonagoa da; eta beraz, pentsaraztea egiten digu haurraren bizitzan edukiko dugun garrantziaz.