Askotan entzun dugu gaur egungo Hezkuntza Sistema ez dela hezkidetzailea, horregatik hemen daukagun bideoan eskola parekide baten garrantziaz hitz egiten du. Hezkuntzak garrantzi handia du, batez ere gizarteari begira jartzen bagara, hezkuntza baita gizarteratzeko tresnarik indartsuena.
Edozein eskoletan ikusi ditzakegu sexu banaketak, gaur egungo sistema ez delako parekidea, sistema patriarkal baten menpe bizi gara, eta sistema honek hezkuntza baldintzatzen du, beraz sistema patriarkala bada, hezkuntza ere patriarkala izango da, eta hezten diren pertsonak jendarte ez parekide bat osatuko dute.

Hau guztia esanda, hezkuntza hezkidetzaile baten beharra azpimarratu nahi dut, baloreak aldatuz eta bestelako harremanak sortuz, generoaren araberako hierarkizazioari uko eginez.
Bideoa ezagutzen izan dut, ikasle batek egindako euskarazko onenetarikoa. Akaso euskarazko onenetarikoa ere bai, testuari dagokionean (kenduta "qué mal; muy mal" dioen zatia).
ResponderEliminarUste dut ondo dagoela txapa teorikoa zuk jatea, baina zuk ahalegindu behar zenuke teoria horren erakusgarriak eta irtenbide zehatzak aurkitzen. Eta guri ekartzen.