Oraingoan, internet Haur Hezkuntzako umeekin erabiltzeko baliabide egokia eta baliagarria izan daitekeela erakusteko, web-orri hau gomendatu nahi nuke:
Sartzerakoan, orrialde honek hainbat hizkuntzatan erabiltzeko aukera ematen digu, euskara barne. Hortaz aparte, zenbait ihardueretan aritu ahal gara: jokoak, euskulanak, ipuinak irakurtzea, ahozko eta idatzizko ulermena, zenbakiak idazten ikasi, letrak ikasi, fitxak hezigarriak egin, eta abar. Adinaren arabera sailkatuta daude, HH eta LH-ako umeentzako baliabideak dira, Haur Hezkuntzan lantzen diren gaitasunak garatzeko baliagarria izan daitekeenak.
Izan ere, Jokoetan klikatzerakoan hainbat gaitasun agertzen zaizkigu: Musika, Oroimena, Hizkuntza, Matematikak, Abileziak, Kreatibitatea eta Behaketa. Komenigarria da haurrek gaitasun hauek txikietatik indartzea, eta zer hobeto baino jolasen bidez. Gainera, gure inguruan gero eta garrantzitsuago eta ohikoago diren teknologia berriak erabiltzen ikasi behar dute, modu egoki batean.
Web orriekin arazo bat agertzen da zurekin (eta klaseko asko eta askorekin); zer egin behar den jakintzat ematen duzue eta ez da jakina. Nork erabili behar du hau noiz zer egiteko zenbat umek...?
ResponderEliminarIrakasle ikuspuntua ezarri behar diozu begiratzen duzunari.