Web orrialde honetan hainbat artikulu interesgarri aurki ditzakegu, baina nik artikulu bakar bati egingo diot erreferentzia, haurra eta jolasa artikulua hain zuzen ere. Irene Txurrukak dioen bezala, denok dakigu jolasak oso garrantzitsuak direla, baina ez dakigu zergatik eta zenbateraino, horregatik aukeratu dut artikulu hau, jolasen ezaugarriaz aritzen delako. Jolas askeari berebiziko garrantzia ematen dio, hura baita umean esperimentatzeko tresnarik onenetarikoa. Esperimentatzean haurrak ikaste dute, ikusmenaz, ukimenaz, entzumenaz, dastamenaz baliatuz ikasten dute, eta euren irudimena garatzen dute. Irudimenarekin batera esan nahi nuke, haurrak hizkuntza, kultura, portaerak, ondo edo gaizki dagoenari buruzko ideiak islatzen dituztela, beraz, jolas sinbolikoen bidez haurrak oinarrizko balore batzuk lantzen dituzte. Egia da, jolas sinbolikoetan gure esku sartzea ez dela hain handia beste jolas motekin alderatuta, baina kontuan hartu behar dugu, umeek jolas hauetan errealitatearen, hobeto esanda, haien errealitatearen isla direla, hau da, zera ikusi hura ikasi, hortaz gure esku sartzea ez legoke jolasean bertan, baizik eta eguneroko bizitzan, hizkuntza, kultura eta balore batzuk transmititu nahi badiegu eta haiek erabiltzea gure egunerokoan sartu beharko genuke, haurren garapenean eragina izan dezan.
Oso ona zure iruzkina.
ResponderEliminarBadaezpada, ohar bat:
Ikasgaitik hurrundu egiten zaitu hartu duzun norabideak, baina ikastera ere bazaramatza. Ikasgaiko gauzak ikastea/badakizkizula ere zaindu.