Haurrak Arte Eszenikoen munduan murgiltzeko gero eta aukera gehiago ikus dezakegu Euskal Herrian. Hain zuzen ere, web-gune honek Bilboko Kafe Antzokian egiten diren antzerki, musika eta dantza topaketei buruz berri ematen digu. Kurkuluxetan umeguneak txoko bat eskaini nahi du umeen munduan Arte Eszenikoak ezagutzeko eta lantzeko. Orain arte, ez zitzaien garrantzi eta balio handirik ematen antzerkiari, dantzari eta horrelako arloei, ez eskolan ez eskolatik kanpo. Gaur egun, berriz, gero eta gehiago aldarrikatzen dira. Gutxira arte bigarren mailako ikasketa zirenak gaur egun curriculumean sartutako daude.
Arte Eszenikoen bitartez trebetasun asko lantzen dira umeen garapenean: autoestima, bat-batekotasuna, irudimena, sormena, haurren dinamismoa, errespetua, bizikidetza, emozioak kontrolatzea, taldean lan egiteko konstantzia eta diziplina, publikoari "irekitzea" eta abar.
Hori lantzeko teknika asko erabiltzen dira, irakasleek antzerki taldeen laguntzarekin haurrekin landu ditzaketeenak, inprobisasio jolasak, mozorrotze eta makillaje lanketa, koreografia asmaketa, sketxen lanketa, gidoien azterketa eta asmakuntza, txontxongiloak eta antzerki beltza. Irakasle gehienek ez dira antzerkian adituak, baina antzerkiaren garratziaz kontziente izateaz gain, klasean horretan aritzeko bide asko daudela ohartu behar dira. Hona hemen antzerkia Haur Hezkuntzan egokitzeko blog bat. Bertan, antzerkiari buruz informazio baliagarria aurki dezakegu: antzerki saioak, haren onurak, esperientziak, adituen iritzia...
Hitz gutxitan, Arte Eszenikoak haurraren garapenean ezinbestekoak dira eta beharrezkoa da hezkuntzan egokitzeko bidea irekitzea, Haur Hezkuntzako Curriculumean hartzen duten papera pisu handia daukatelako, eremu guztiak lantzeko aukera emanez.
Zurekin bat nator esaten dituzun gehienetan.
ResponderEliminarOhar ez hain positibo bat ere egin behar dizut: ez zara hurbildu gure ikasgaira.
Zuri antzerkia eta arte eszenikoak interesatzen bazaizkizu, oso bide ona aurki dezakezu bertan gure ikasgaiko hainbat edukiri zentzuna emateko. Saiatu egiten.