Ttantto, Jakintza bezala, hainbat zentroek erabiltzen duten Urtxintxako programa da. Unitate bakoitzean, jarduera bakoitzeko zer, zertarako eta nola landu azaltzen du, irakasleari bere erabakiak hartzeko, bere egoerari egokitutako jarduera aukera eta egokitzapenak egiteko nahiko informazio eskainiz. Horrela, irakaslea materialaren menpe egon ordez, bere helburu pedagogikoei egoki erantzuteko tresna bezala erabiltzeko aukera izango du.
Web-orri honetan, 3-4 urte bitartekoentzat aproposa den proiektua ageri zaigu, Ttantto alegia. Hala ere, badaude beste adin batzuetarako aproposak direnak ere: Txirritx 4-5 urte bitarteko haurrentzat, eta Xango 5-6 urte dituztenentzako.
Proiektu honetako unitate didaktikoen antolaketaren ardatza, interesgune ezberdinen garapen tematikoa izango da, eta honen arabera ipuin bat hautatuz, moldatuz edo sortuz hasiko da. Gainera, Urtxintxa proiektuak gurasoekin harremana kontuan hartzen duela nabari da, hiruhilabeteko bakoitzari hasiera eman aurretik gelan landuko diren edukien berri emateko baitago pentsatuta.
Eranskin moduan, CD bat eskuratu dezakegu honi loturik. Hau, euskara hutsean dago eta interaktibo honen jardueren ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, ardatza gisa haurrari jolasak eragiten dion motibazioa baitu.
Azkenik, Ttantto gida deskargatzeko aukera dugu webgunearen azpiko aldean, non proiektuko edukiak zeintzuk diren, eta ezaugarriak eta helburu didaktikoak nolakoak diren azaltzen zaigu besteak beste. Unitateko bilakaera eta abestiak ere aurkitu ditzakegu honetan.
Oso baliabide ona, hurrengo gairako ondo baino hobeto etorri ahal zaizu(e)na. Hala ere, kontuan izan urte batzuk dituena eta gaur gaitasunen ikuspegira egokitu eta garatuta daudela
ResponderEliminar