martes, 14 de febrero de 2012

BALIABIDE INTERESGARRIAK




 Bideoa hau Reggio Emilia italiako herriaren eskolari buruzkoa da, eta bertan jarraitzen duten metodologia bereziagatik aukeratu dugu.Ikus daitekeenez, haurrak ikastearekin batera disfrutatzen dute eta gainera, nolabaiteko askatasuna nabarmentzen da.


Argazki hau Gara egunkaritik hartu dugu. Murrizketak, gure lanbidea izango den horretan ematen ari direlako aukeratu dugu. Argi dago, beraz, puri-purian dagoen gaia dela, eta guretzat oso garrantzitsua, hezkuntzaren kalitatea baldintzatuko baitu.

Guk aukeratutako webgunea Irrien Lagunen Klubekoa da. Bertan Euskal Herriko pailazorik ezagunenak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkigute. Hala nola, hezkuntzarako baliagarriak diren abestiak, bideoak, jolasak eta abar. Modu honetan, haurrek, ikastearekin batera, ondo pasatzen dute. Beraz, haurren hezkuntzarako interesgarria iruditu zaigulako aukeratu dugu. Gainera, webgune honen bitartez, haurrak beraien artean harremanetan jartzeko aukera daukate.

Bukatzeko, poema hau aukeratu dugu dokumentu moduan:

EDUCAR
Educar es lo mismo
que poner motor a una barca…
hay que medir, pesar, equilibrar…
… y poner todo en marcha.
Para eso,
uno tiene que llevar en el alma
un poco de marino…
un poco de pirata…
un poco de poeta…
y un kilo y medio de paciencia
concentrada.
Pero es consolador soñar
mientras uno trabaja,
que ese barco, ese niño
irá muy lejos por el agua.
Soñar que ese navío
llevará nuestra carga de palabras
hacia puertos distantes,
hacia islas lejanas.
Soñar que cuando un día
esté durmiendo nuestra propia barca,
en barcos nuevos seguirá
nuestra bandera
enarbolada.

Gabriel Celaya

Gure ustez, ez dugu ahaztu behar irakasle moduan zertan datzan gure lanbidea. Gainera, poema hau, edozein ikertzailek edo periodistak hezkuntza aztertu ondoren egin ditzakeen idatzia baino askoz sakonagoa da; eta beraz, pentsaraztea egiten digu haurraren bizitzan edukiko dugun garrantziaz.

1 comentario:

  1. Interesgarriak.
    Bideoak esan behar luke ez dakit nolako berbakuntzan dagoela, zertzuk ikusi ahal ditugun, ikusi nahi izanez gero...

    Baliabide bat dakarzuenean, irakurrita/ikusita/erabilita etorri; iruzkina egiterako orduan gauza onak nabarmentzeko eta txarrez ohartzeko.

    Dokumentua slidesharen edo scribden egoteko eskatu nizuen, txertatzen ikasteko; hurrengo baterako. Baina jakin txertatzen jakin behar duzuena.

    ** Kendu iruzkinak publikatzeko orduan berba gakoak sartzea eskatzea, mesedez.

    ResponderEliminar

partxis4@gmail.com